SARRERA
EGK-k urteak daramatza lanean Euskadin gazteek emantzipatzeko eta etxebizitza duina eskuratzeko dituzten zailtasunak agerian uzteko. Problematika horrek modu larrian eragiten die gazte askori, bereziki ingurune sozioekonomiko behartsuenetatik datozenei edo talde zaurgarrietako kide direnei. Alokairuko kuota altuak, soldata baxuak eta etxebizitza eskuragarrien aukera eskasia dira gazteek modu independentean bizi ahal izateko gainditu behar dituzten oztopoetako batzuk.
Urteetan zehar, EGK-k funtsezko zeregina izan du egoera horiek salatzeko, eta gazte guztiek etxebizitza duina izatea bermatuko duten politika publikoen premian jarri du arreta. Halaber, gazteen gizarteratzea eta laneratzea erraztuko duten proposamenak eta estrategiak ere landu ditu, oinarrizko eskubideak (etxebizitza, esaterako) eskuratzeko orduan dauden desberdintasunak murrizten laguntzeko.
2025eko txostenak
Migratzaileek etxebizitza eskuratzeko duten arazoaren
sustraia ez dago soilik aurrez aurre dituzten oztopo ekonomikoetan, baizik eta, kasu askotan, jatorriagatik, etniagatik edo ezaugarri kulturalengatik ezartzen zaizkien estigma eta aurreiritzietan. Ukaezina da egitura ekonomiko eta sozialak egokitu egin behar zaizkiela pertsona guztiei, bereziki gazteei, etxebizitza eskuratzeko aukera bermatzeko, baina, era berean, ezinbestekoa da higiezinen diskriminazioaren eragina aitortzea eta horri heltzea, ahalmen ekonomikoaz harago baitoa.
Txostenak deskargatu














